Gaur goizean istripua jazo da Orozkon, 9:30ak aldera, BI-3513 errepidean. Auto bakarreko ezbeharra izan da. Zehazki, ibilgailua irauli da Zaloa auzoko bidegurutzean.
Gauzak horrela, helikoptero bat bertaratu da eta ospitalera eraman du zauritutako herritarra.