Pilota profesionala itzuliko da ostiralean Orozkora, udal kiroldegira, hain zuzen. 20:45etik aurrera lau bikotek hartuko dute kantxa erabakitzeko zeintzuk izango diren Serie B Txapelketako binakako finalistak.
Partida batean Egiguren V-Bikuña eta Salaberria-Gaskue arituko dira nor baino nor motibatuago. Izan ere, larunbatean sailkatu ziren Labriten jokatutako play-offetan.
Zubizarreta III-Morgaetxebarria eta Senar-Eskiroz bikoteek jokatuko duten partidatik aterako dira beste finalistak.
Sarrerek 20 euro balio dute eta hemen eros daitezke, besteak beste. Edonola ere, Aiaraldea Komunikabideak, Orozkoko Udalari esker, sarrera bikoitza zozkatuko du ostiralean 14:00etan eta izena eman daiteke honako esteka honetan.