Azken urteetako dinamikari jarraiki, Orozko Talent lehiaketa egin zuten atzo arratsaldean aratusteak ospatzeko. Ekimenaren seigarren edizioa izan da aurtengoa, eta ohiko arrakastari eutsi dio. Dozenaka lagun animatu ziren frontoiko oholtzara igotzera, dantzatu, abestu edo euren talentua azaleratzeko beste edozein jarduera plazaratzeko.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte