Beka bat eskainiko du Gertrude kultur elkarteak, Cristina Daurak emango duen ilustrazio-ikastaroan parte hartzeko

Maider Ramirez Martin 2025ko api. 15a, 11:00

Cristina Daura ilustratzaile prestigiotsuak emango du ikastaroa.

Ikastaroak, berez, 450 euroko prezioa du, otorduak barne, eta 850 eurokoa Artiñano Etxean geratu nahi izanez gero. Gertrude kultur elkartearen bekak gastu guztiak kubrituko ditu.

Cristina Daura ilustratzaile katalanak ikastaroa emango du datorren apirilaren 21etik 24ra bitartean Orozkoko Olarte auzoan kokatutako El Lirón Gris tailerrean. Gertrude kultur elkarteak beka eskainiko du ikastaroan parte hartu ahal izateko.

Dauraren gidaritzapean, lagunei, maitaleei, familiari edota naturari zuzendutako amodio eta desamodio poema bana landuko dituzte parte hartzaileek. Haien sorkuntza piezekin osatutako poema-liburu ilustratu bat izango da workshop-aren emaitza. 

32 orduko iraupena izango du osotara ikastaroak, apirilaren 21etik 24ra, 10:30-14:30 eta 15:30-19:30 bitarteko ordutegian. Otorduak prezioaren barne daude eta Artiñano Etxean geratzeko aukera dago, Gertrude kultur elkarteak Beraza auzoan alokatutako landetxean, hain zuzen.

Adierazi dutenez, gehienez 15 pertsonek parte hartu ahal izango dute ikastaroan, eta izen ematea egin den ordenaren arabera esleituko dira plazak. Dena den, Orozkoko eta Aiaraldeko herritarrek lehentasuna izango dute.

Ikastaroak, berez, 450 euroko prezioa du, otorduak barne, eta 850 eurokoa Artiñano Etxean geratu nahi izanez gero. Gertrude kultur elkartearen bekak gastu guztiak kubrituko ditu. Bekaren inguruko informazio gehiago nahi dutenek gertrudekulturelkartea@gmail.com helbidean jar daitezke antolatzaileekin harremanetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide