Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasearen baitan, "Udabarria Bertsotan 2025" ekimeneko saioetako bat Orozkon izango da, B multzoaren barruan.
Bertsozaleen gozamenerako, maiatzaren 15ean bertso saio berezia ospatuko da Donibane Aretoan, arratsaldeko 18:30ean. Saio honetan sei bertsolarik neurtuko dituzte indarrak:
Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga ariko da.
Ekitaldi hau Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatu du, eta Bizkaiko Foru Aldundia, BBK eta Orozkoko Udala dira babesle nagusiak. Laguntzaile gisa, Begitu elkartea arituko da. Sarrerak eskuragarri daude webgune honetan: www.bertsoSarrerak.eus
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.