2025/04/23 18:00

Ikastaroa

Landare basati jangarriak kozinatzeko ikastaroa

Landare basati jangarriak kozinatzeko ikastaroa
Orozkoko Kultura Etxea, Orozko

​​Orozkok landare basati jangarriak kozinatzeko ikastaroa hartuko du apirilean eta maiatzean. Ikastaroak bost saio izango ditu, apirilaren 23an eta 30ean egingo dira lehen biak. Maiatzean aldiz, 7a, 14a eta 21a izango dira saioak aurrera eramateko aukeratutako egunak. Ikastaroa Orozkoko Kultur Etxean egingo da, asteazkenetan 18:00etatik 20:30era. Enkarna Delgadoren eta Marta Marimonen eskutik ikasi ahalko dugu landare basatiak kozinatzeko izan ahal ditugun hainbat aukera. Bertaratzeko izena eman beharko da berdintasuna.orozko@bizkaia.org helbidean edo 946 33 96 33 telefono zenbakian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide