Orozkorock musika jaialdiak bere azken ediziora helduko da maiatzaren 24an. Egitasmo herrikoiak etengo du bere jarduera, baina agur esateko kontzertu bikaina antolatu du.
Berez, Bizardunak, Swamp Stringband, Arene 6, Nevadah, Barrrk, Moonshine Wagon eta AK & LA Woman banden eta DJen parte hartzea izango dute jai horretan.
Horrez gain, herri bazkaria ere egingo dute. Ekitaldi bietarako sarrera bateratuak 25 euro balioko du, eta musika emanaldiarenak 15 euro. Itxina tabernan edo webgunean eskuratu daitezke.
Hala ere, Aiaraldea Komunikabideak kontzertuetarako sarrera bikoitza lortzeko aukera emango du maiatzaren 16an, zozketa bidez. Izena eman hemen.