San Isidro ospatuko dute gaur eta larunbatean Arbaiza auzunean

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 15a

Bazkarirako tiket guztiak saldu dituzte.

Orozkoko auzoak adin guztientzako ekintzak prestatuko ditu eta larunbatean egun osoko egitaraua eskainiko du.

Arbaizako auzunea prest dago bere jaiak ospatzeko eta horretarako bi eguneko programazioa antolatu du. Ekintzak gaur hasiko dira 10:30ean Arboledako Trikitixaren kalejirarekin. 11:00etan mezaren ordua helduko da eta amaitzeko zozketa egingo dute, bertako produktuz osatutako bi saski lortuko ahalko dira.

Larunbata egun nagusia

San Isidro, berez, gaur ospatzen bada ere, egitarauaren ekintza gehienak larunbatean egingo dituzte. 11:30ean Arboledako Trikitixa izango da berriro giroa berotzeko arduraduna eta 12:00etan meza egingo dute.

13:00etan Agate Deuna abesbatzak kantaldia eskainiko du eta 15:00etan bazkari herrikoaren inguruan batuko dira auzotarrak, zeuden tiket guztiak saldu baitituzte jadanik.

16:30etik 20:00ak arte umeentzako tailerrak -Kokorikok bideratuta- eta trikiti emanaldia egongo dira, baina haurrentzako egitaraua ez da horretara murriztuko. Izan ere, 18:00etan Walas Magoaren ikuskizuna egongo da.

19:00etan pintxo pote herrikoaren txanda helduko da, eta aipatu beharra dago txosna jarriko dutela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide