Antolatzaileek eurek osatu dute topaketaren kronika:
Bertsolari beteranoen txapelketa Supaztarrean Kultura Alkarteak antolatutako sariketea da, Euskal Herri osotik etorritako 12 bertsolarik eta 3 epailek hartu dabe parte.
Supelaur Kultur Elkartean, Kalakan eta Batzoki aurrean eta Eneko tabernan egin genduzan goizeko kanporaketak, behin kanporaketak amaitu sei bertsolari pasatu ziren finalera, Iza jatetxean bazkaldu eta bertan egin gendun finala, egun osoan zehar Orozkoko trikitilariak eukin genduzan gugaz giro ederra sortuz.
Asier Otamendi Alkorta izan zen txapeldun eta Begoñe Olabarria Astobizak jantzi eutson txapela. Bestetik, Karlos Aizpurua Etxartek lortu eban publikoak erabakitako "agurrik ederrena saria", saria Floren Usia Barbarak diseinatutako grabatua da eta Florenek berak eman eutson.
Sariak banatzen, bertako produktuen otzara bat zena, EAJko zinegotzi den Izaskun Gaztelu Miñaur eta EH Bilduko Aitziber Santamaria De la Hoz ibili ziren.