Dena prest Orozko Rock jaialdiari agur esateko

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 22a

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

Rockerakusketa ikusgai dago jadanik Orozko Museoan. 

Larunbat honetan egingo dute Orozko Rock jaialdiaren azken edizioa, baina giroa berotzen hasi dira dagoeneko herrian. Astelehenetik dago ikusgai museoan Rockerakusketa, jaialdiaren 5 urteko ibilbideari errepasoa egiten diona. 

Hain zuzen, museoan bertan abiatuko dute larunbateko egitaraua, Gertrude kultur elkarteak antolatutako mahainguruarekin. Euskal Herriko jaialdien ereduei buruz mintzatuko dira 12:30etatik aurrera.

Amaia Nerekan Umeran sortzailea eta EHUko doktorea izango da moderatzailea, eta beste bost kideren hitzartzeak dinamizatuko ditu: Pablo Salgado, Estefania Serrano, Txema Agiriano, Josu Ximun eta Joane Bilbao. 

Solasaldia amaituta, Zubiaur plazara mugituko da giroa. Swamp Stringband taldeak girotuko du herrigunea 13:30etatik aurrera, 15:00etan herri bazkaria egingo dute eta NØT taldea arduratuko da arratsaldeari lehen notak jartzeaz, toki berean.

18:30ean irekiko dituzte kontzertuen guneko ateak, eta bata bestearen atzetik igoko dira oholtzara kartelean iragarritako taldeak:

19:00 // Barrrk

20:00 // Nevadah

21:30 // Arene 6

23:00 // Bizardunak

00:50 // Moonshine Wagon

02:00 // AK & La Woman DJ Set

Sarrerak salgai daude oraindik Itxina tabernan eta Orozkorock.eus atarian. 

Argazkiak: Miguel Brizuela

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide