'Azalera' podcasta

Orozkoko aktualitatea, Almudena Otaolaren liburua eta Orozko Rock, azalera

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 22a

Hemen gaude berriz Aiaraldea Komunikabidearen ‘Azalera’ podcastean, eskualdeko aktualitatearen nondik norakoak azalera ekartzeko prest. 

Gaurko saioa oso betea dator. Alde batetik, gonbidatu hobezina izango dugu Orozkoko eguneroko gaiei buruz hitz egiteko: Aingeru Olaguenaga. Besteak beste, komunikazio ardurak hartzen ditu bere gain, eta goitik behera ezagutzen du Udaleko jarduna. 

Horren ostean Almudena Otaolak bisitatuko gaitu. Senataria izan zen Otaola aurreko legealdian, baina gaurko honetan gurekin egongo da liburu bat idatzi duelako.

Azkenik, Orozko Rock jaialdiko Josu Amundarainekin aritu gara, jaialdiaren azken edizioa hizpide. 

Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide