Orozkoko Azokak abere txapelketak eta pilota partida profesionalak uztartuko ditu

Aimar Gutierrez Bidarte 2025eko maiatzaren 29a

Abereak izango dira eguneko protagonista. / Aiaraldea.eus

Azoka eguna izango dute larunbatean Orozkon. Azpigorri eta Euskal Herriko Mendiko Zaldi txapelketak izango dira eguneko ekintza nagusiak. Arratsaldean, aldiz, pilota partida profesionalek hartuko dute udal pilotalekua.

Maiatzaren 31a egun seinalatua izango da Orozkon. Azoka eguna egingo dute larunbatean, eta Azpigorri eta Euskal Herriko Mendiko Zaldi txapelketak izango dira eguneko ekintza nagusiak.

Eguneko protagonista izango diren abereak 8:30ean iritsiko dira azoka gunera. Bertaratuko diren herritarrek, ordea, bestelako jarduerez gozatzeko aukera izango dute ere, hala nola, 10:00etan irekiko den nekazaritzako elikagaien eta artisautza produktuen merkatuaz. Postuetan egindako erosketa guztien egileek tokiko produktu-loteen zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Gainera, merkatuan egindako 30 eurotik gorako gastu bakoitzak azokako produktuez osatutako opari bana jasoko du, stock-a agortu arte. 

Pilota partida profesionalak

Eguna borobiltzeko, pilota partida profesionalak jokatuko dituzte udal-pilotalekuan. 2025eko Bizkaia Torneoko final-laurdenak izango dira, eta puntako kirolariak elkartuko dira bertan, Iker Larrazabal aiararra tartean. Larrazabal Mariezkurrenarekin batera arituko da, Urrutikoetxea-Iztueta bikotearen aurka. Buruz-buruko kategorian Eskiroz eta Senar arituko dira aurrez aurre. Lau t'erdiko kategorian, aldiz, Peña II. eta Jaka izango dira norgehiagokan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide