Atzo 15:10ak aldera istripua gertatu zen BI-2522 errepidean, Orozkoko udalerrian, Baranbioko bidean. Auto bat irauli zen eta larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren gidaria artatzera. Inmobilizatu ondoren, anbulantziaz eraman zuten ospitalera.
16:45ak arte pilaketak eta ibilgailu ilarak egon ziren errepidean, autoa eraman eta suhiltzaileek bidea garbitu arte.