Urtzi Verak Espainiako Natura Argazkilarien Elkarteko lehiaketa irabazi du

Aitor Aspuru Saez 2025eko irailaren 5a

Urtzi Verak Espainiako Argaz 2 1757018799458
Urtzi Verak Espainiako Argaz 1 1757018798512

AEFONA elkarteko argazki lehiaketa irabazi du orozkoarrak Gorbeian bertan hartutako irudiekin.

Urtzi Vera argazkilariak AEFONA elkarteko nazioarteko argazki lehiaketa irabazi du. Berez, lehen saria eta aipamen berezia berarentzat izan dira Landareen erresuma kategorian. 2.000 irudi baino gehiago jasotzen ditu deialdiak.

Colossus irudiarekin eskuratu du sari nagusia. Horretan ehunka urteko pago bat islatu du. 300 euro jaso ditu dirutan eta beste 500 aplikazio informatikoetan.

Aipamen berezia, aldiz, Alive argazkiak eman dio, zeinean basoak duen bizitza eztanda erretratatu duen, negua atzean utzita.

Elkarteko kide aspaldi

Vera duela 20 inguru da AEFONAko kidea. "Duela 20 urte edo hasi nintzen natura argazkigintzan eta berehala bilakatu nintzen kide", azaldu du. 

Ez da lehen aldia parte hartzen duela lehiaketan: "Partaideontzat doakoa da eta iaz, adibidez, bi argazki bidali nituen eta biak finalista izan ziren".

Kilometro zeroko argazkiak

Urtzi Verari harrotasuna sortu dio hurbileko argazkiak egin izanak: "Kilometro zeroko irudiak dira. Gorbeian egin ohi ditut nire lanen %90 eta hauek Itzinan hartu nituen".

Argazkilaria, gainera, ikastaroak eskaintzen jarraituko du Orozkon. Ikasturte honetan urtarriletik aurrera egingo du eta beste urte batzuetan baino ordu gehiagoko proposamena egingo du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide