Atxulaur Kirol Elkarteak bere alea jarri nahi du Maderas de Llodioko greba mugagabean eta horretarako elkartasun zozketa egingo du bihar.
Berez, 17:00etan hasiko da lehen taldeko partida eta atsedenaldian egingo dute zozketa. "Norgehiagoka guztietan egiten dugu, baina bihar biltzen dugun diru guztia Maderas de Llodioko grebalarien erresistentzia kutxara bideratuko dugu", azaldu dute.
Atxulaurren ekimena ez da eskualdean egingo den lehen elkartasun keinua grebalariekiko kirol munduaren esparrutik. Izan ere, pasa den asteburuan Altzarrateko jokalariek pankarta atera zuten grebari babesa emateko eta Garnicak egin nahi dituen 39 kaleratzeen kontra lerratzeko.
