Atxulaur Kirol Elkarteko lehen taldeak norgehiagoka izan zuen larunbatean Orozkon eta 1-1 izan zen emaitza. Edonola ere, partidaren alderik azpimarragarriena Maderas de Llodioko grebalariei emandako babesa izan zen. Lehenik eta behin, bi taldeek argazki egin zuten kaleratzeen kontra eta gero zozketa antolatu zuten. 400 euro bildu zituzten eta langileen erresistentzia kutxara bideratu dute guztia. Bitxikeria moduan, zozketaren irabazlea Aitor Iza alkatea izan zen, baina saria piketeko kideei eman zien.
Argazkiak: Atxulaur K. E.