Aurtengo Orozko Harana ibilaldia berezia izan da, tamalez. Izan ere, Fede Alberdi Itxinape Mendi Taldeko presidentea irailean zendu zen eta klubak merezitako omenaldia eskaini zion atzo, martxa hasi baino lehen.
Ekitaldian senideek ez ezik, dantzariek, lagunek eta mendizale ugarik parte hartu zuten eta hemen ikus daiteke osorik:
Honako bideo hau prestatu zuten Itxinape Mendi Taldeko kideek proiektatzeko:
Guztira, 400 parte-hartzaile izan zituen ibilaldiak, baina jende gehiago batu zen omenaldian. Eguraldiak ez zuen bereziki lagundu, behe-laino itxia eta euria izan baitzituzten. Antolatzaileek azpimarratu dute istripurik gabe amaitu zela eguna eta mendizaleek pozik bukatu zutela.
Argazkiak eta bideoak: Itxinape Mendi Taldea