Orozkon kokatuta dagoen Artiach enpresako langileek zuzendaritzari eskatu diote Israelen saltzen diren Filipinos gaileten produktuak ez bideratzea hara, estatu sionistarekin harremanik ez izateko. Ekimenak bat egiten du mundu osoan egiten ari diren kanpainarekin, Israelen isolamenduan sakontzeko eta herri palestinarraren kontrako indarkeria eta okupazioarekin amaitzeko.
Berez, Enpresa Batzordeak argitu du Adam Food multinazionalaren gaileta mota horren salmentak txikiak direla Israelen, 9.000 kilo inguru. "Kanpotik norbaitek pentsa dezake produkzio handia dela, baina txanda bakarrean ekoizten den kopurua baino ez da", azaldu dute.
Berez, enpresak erantzun die Orozkoko lantegiak ez duela inolako harreman zuzenik Israelekin eta hirugarren merkaturatzaile batek bideratzen dituela Filipinos deituriko produktuak Ekialde Hurbilera.
Edonola ere, Orozkoko beharginek erantsi dute Adam Foodek Espainiako estatuan ekoizten dituen beste gozoki batzuk askoz gehiago saltzen direla Israelen, Phoskitos edo Cuetara gailetak, esaterako.