Hainbat jatorritako emakumeak batu ziren atzo eguerdian Orozkoko Zubiaur plazan, elkar ezagutu eta saretzen hasteko. Mairien kolektiboak antolatu zuen topaketa, 'Zaporeen eguna' izenarekin.
Mahaingurua egin zuten lehenbizi, zeinetan Sahara, Katalunia edota Paraguaiko emakumeek hartu zuten hitza. Ondoren, munduko hainbat txokotako mokaduak dastatzeko aukera izan zuten herritarrek, udalerriko hainbat emakumek prestatutakoak.
Antolatzaileek azaldu dutenez, atzoko topaketa lehen urratsa izan zen, antzeko beste ekimen batzuk egin nahi baitituzte epe ertainean.