Bertso bazkariaz gozatzeko aukera izango dute bertsozaleek azaroaren 8an, larunbatean. Izan ere, Orozkoko Supaztarrean Kultura Alkarteak hitzordua deitu du egun horretarako, eta izena emateko epea irekita dago jada, azaroaren 1era arte.
Alaia Martin eta Amets Arzallus sonako bertsolariek girotuko dute bazkaria, eta Begoñe Olabarria orozkoarra ibiliko da gaia-jartzen.
Bazkaria Supelaur elkartean izango da, 14:30ean, eta izena emateko potolaribertso@gmail helbide elektronikora bidali behar da mezua. 30 eurokoa da sarrera, baina langabeei eta ikasleei % 50eko deskontua aplikatuko zaie, eta 15 euroan eskuratu ahalko dute.