Hitzaldi Ibiltariak ekimena antolatu du Orozkoko Udalak Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Munduko txoko ezberdinetan bizitako esperientzia bereziak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Hitzaldiak azaroaren 7an, 14an eta 22an izango dira eta guztiak 19:00etan hasiko dira. Sarrera librea izango da lekua bete arte. Gaztelaniaz izango dira hitzaldi guztiak.
Munduan zeharreko esperientzia erabat ezberdinak
Zikloa irekiko duen hitzaldia Diego Borchers eskiatzailearen eskutik etorriko da. Kazajistanen mendiko eskia egiten bizitako abenturak partekatuko ditu herritarrekin.
Azaroaren 14an, ostera, Ana Zamoranoren txanda izango da. Bi urtez mundu osoan zehar bizikletaz egindako bidaia izango du hizpide.
Azkenengo saioan, hilaren 22an, Yhabril argazkilaria ezagutzeko aukera egongo da. Bere sormen prozesuaz mintzatuko da bera eta bere ibilbide profesional oparoan bizitakoen berri emango du.