Elisabeth Perez eta Enara Bravo antolatzaileek aurkeztu zuten Mairien bidea erakusketaren aurkezpen ibilaldia larunbatean. Orozko Museoan hasita, paseo eremutik igaro ziren artezaleak eta nazioarteko zazpi ilustratzaileren lanak ikusi zituzten.
Gonbidatutako artisten artean Raisa Alava dago, baina txoko urrunetatik ere heldu dira irudiak. Publikoa anitza izan zen eta adin ugariko ikusleak batu ziren.
Azaroaren 29an ere beste hitzordu bat jarri dute, aire zabalean prestatutako erakusketaren nondik norakoak ezagutzeko.
Argazkiak: Penelope Cerezo