Mikel Tornek asteburu bikaina izan du Villaescusa de Haron, Cuencan, ehiza xeheko estatuko iparraldeko onena izan baitzen. 26 erkidego autonomikoko lehiakidek parte hartu zuten kanporaketan, baina orozkoarra izan zen onena, bi eper eta zazpi untxi ehizatu baitzituen bere txakurrarekin, setter ingelesa, alegia.
Garaipen horrek abenduaren 6an Burgosen lehiatuko den finalean aritzeko eskubidea eman dio eta, aldi berean, faboritoen artean kokatu du.
Berez, Tornek ibilbide luzea egin du lehiaketen munduan eta 2009an txapeldunordea izan zen. Horrez gain, palmares oparoa dauka orozkoarrak, Bizkaiko zein Euskadiko hainbat garaikur eskuratu baititu eta bi aldiz heldu da Estatuko finalerdietara.