Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak bi jardunaldi antolatu ditu azaroak 24 eta 25ean Arratia-Nerbioiko landa-garapenaren eta lehen sektorearen iraunkortasunaren inguruan interesa duten pertsonei zuzenduta.
Gorbeialdek sustatutako saioek, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, 35 pertsonatik gora batu ditu. Saio hauek erantzun eraginkorrak eman nahi izan dizkie gure ustiategiek dituzten erronkei, batez ere nekazarien zahartzearen eta errelebo faltaren aurrean.
Jardunaldian zehar, Euskal Nekazaritza Sektorean Belaunaldien Arteko Erreleborako Estrategia Integralaren barruan abian jarritako tresnak eta baliabideak azaldu dira, bai Eusko Jaurlaritzatik bai Bizkaiko Foru Aldunditik.
Saio hauetan sektoreko ordezkariez gain, abeltzain, nekazari, nekazal sindikatuetako eta kudeaketa zentroetako ordezkariak, udaletako ordezkariak parte hartu dute.