Sei film palestinar proiektatuko dituzte larunbat honetan Orozkon

Erredakzioa 2025eko azaroaren 29a

Proiektatuko dute filmeetako batetik ateratako irudia.

Musikari palestinar batzuk ere bertaratuko dira proiekziora, gero Gernikan kontzertua eskainiko dutela baliatuta.

Urtero antolatzen dute Supelaur elkarteko kideek filma laburren lehiaketa. Aurten, aldiz, edizio berezi bat egitea erabaki dute, Palestinako egoera jendarteratzen laguntzeko helburuarekin. 

Horretarako, filma palestinarren proiekzioa antolatu dute gaurko. Arratsaldeko seietan izango da zita Donibane aretoan. Sei ikus-entzunezko labur eskainiko dituzte guztira, seiak Palestinako zinemagileek ekoiztutakoak.

Antolatzaileek azaldu dutenez, urriaren 2an mundu mailako ekimen bat egon zen pelikula palestinarrak proiektatzeko. Ekimenera batzea bururatu zitzaien, baina ez zuten behar besteko denborarik izan Udalarekin dena bideratzeko. Gaurko, aldiz, gauza ugari lotzea lortu dute. Ez dira pelikulak proiektatzera mugatuko. Azaldu dutenez, musikari palestinar batzuk ere bertaratuko dira proiekziora, gero Gernikan kontzertua eskainiko dutela baliatuta. Horrez gain, filmetako batzuen zuzendariek bideoak grabatu dituzte euren lanak orozkoarrei aurkezteko. “Horietako batzuk Gazan daude uneotan”, zehaztu dute Supelaurreko kideek. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide