Jon Pagazaurtundua orozkoarra eta Joxe Etxebarria Sagastume amezketarra 1973ko azaroaren 28an hil ziren Areetan ekintza armatua prestatzen ari ziren bitartean. Francoren diktaduraren azken urteak ziren, eta biak zeuden Euskadi Ta Askatasuna erakundean.
1997an hasi ziren 'Pagaza'-ren militantzia bizirik mantentzeko ekintzak Laudio eta Orozko artean eta geroztik ez dute etenik izan. Atzo, ohiko egitarauari eutsita, mendi ibilaldia egin zuten Orozkoraino eta han, herriko plazan bildu ondoren, Donibaneko hilerrira jo zuten manifestazioan. Azkenik, omenaldia egin zioten kanposantuan.
Argazkiak: Txomin Egiluz Sagastizabal