Supelaur elkarteak antolaturik, film palestinarren emanaldia eskaini zuten larunbatean Orozkoko Donibane Aretoan. Urteroko film laburren lehiaketa, Palestinako errealitatea orozkoarrei hurbiltzeko baliatu nahi izan du elkarteak aurtengoan.
Julen Zubiete zinema zuzendari orozkoarrak gidatuta, sei ikus-entzunezkoeskaini zituzten, guztiak Palestinako zinemagileek ekoiztutakoak. Ekitaldian Palestinako musikariak izan ziren ere, eta ikusleek herrialdean gertatzen ari dena bertatik-bertara ezagutzeko aukera izan zuten.
Argazkiak: Supelaur Elkartea