Orozkoko San Silbestre duatloia izugarri arrakastatsua izan da berriro ere. Ehunka lagunek parte hartu zuten lasterketan. Batzuek lehiatzeko jarrera osoa izan zuten, baina askoren asmoa gozatzea baino ez zen izan, lagunen edo senideen artean.
Sailkapenari dagokionez, Mikel Gilek irabazi zuen gizonezkoen artean eta Unai Pagazaurtundua orozkoarrak zeharkatu zuen helmuga ondoren. Emakumeen artean, aldiz, Yulia Fernandez Sanchez izan zen lehena.
Aiaraldearrek partaidetza bikaina izan zuten, Aiala Txirrindularitza Elkartekoek, besteak beste. Sailkapen osoa hemen ikusi daiteke.