Gehiengo handi batek babestu du Orozkoko pilotalekuko egurrezko itxituraren proposamena

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko urtarrilaren 5a

Botoen % 93,5 eskuratu ditu proiektu irabazleak. / Orozkoko Udala

Prozesu parte hartzailea jarri zuen abian Orozkoko Udalak pilotalekuaren estalkiaren nolakotasuna erabakitzeko. Bi proposamenen artean, egurrezko itxiturarenak jaso ditu boto gehien. Tokiko gobernuak "parte hartze altua eta emaitzaren argitasuna" jarri ditu balioan.

Orozkoko frontoiko itxitura berriak badu proiektu irabazlea. Herritarrek bi egitasmoren artean aukeratzeko tartea izan zuten abenduan: egurrezko itxitura edo metalezkoa. Abenduaren 19an itxi zen bozketa fasea eta Udalak hautaketa prozesuaren emaitzak argitaratu berri ditu. Guztira 464 orozkoarrek eman dute iritzia, eta egurrezko itxituraren alde egin du gehiengo oso handi batek. Orozkoko Udalak prozesuaren "parte hartze maila altua" jarri nahi izan du balioan, eta herritarrek "inguruko gai publikoekiko duten interesaren erakusle" dela nabarmendu du.

Gauzak horrela, eta botoen % 93,5 eskuratuta, egurrezko itxitura izango du aurrerantzean Orozkoko pilotalekuak. Proposamen irabazleak jasotako babes zabala "iraunkortasun-irizpideak, tokiko paisaiarekiko koherentzia eta eraikuntza-tradizioa" biltzen dituzten irtenbideen aldeko herritarren apustu argia dela adierazi du tokiko gobernuak. Hobekuntza berri honekin, espazioaren aprobetxamendua are gehiago ustiatu nahi du Udalak, bai kirol praktikarako zein aisialdirako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide