Pilotazaleek hitzordu aparta izango dute otsailaren 27an Orozkoko frontoian. Izan ere, Serie B Binakako Txapelketako finalerdien kanporaketetako bat han egongo da jokoan 20:45etik aurrera.
Igandera arte ez da argituko zein pilotari profesionalek parte hartuko duten, baina kalitatea ziurtatuta egongo da.
Orozkoko Udala da egitasmoaren babeslea (udaletxean bertan eros daitezke sarrerak aldez aurretik 20 euroren truke) eta sarrera bikoitza eman dio Aiaraldea Komunikabideari zozkatzeko. Hedabideak hilaren 25ean banatuko ditu eta hemen parte har dezakete interesdunek.