Orozkon kokatutako Fribasa konpainiara lotutako Musanorte enpresak 24 milioi euroko inbertsioa egin du bere azpiegituretan. Obrak denbora luzez egon dira ikusgai eta jadanik funtzionatzen ari dira, albiste agentziek azaldu dutenez
Orozkon dagoen enpresa Europlatano taldera lotuta dago eta bere asmoa da Kanariar Uharteetako 40.000 tona banana ondu eta ontziratzea urtero, 100 milioi euroko fakturaziora heltzeko. Konpainiak azaldu du 100 lanpostu zuzen sortu nahi dituela.
Eusko Jaurlaritzak 2,2 milioi euroko ekarpena egin du Handitu programaren bitartez eta Amaia Barredo Sailburuak zein Aitor Iza Orozkoko alkateak bisitatu zuten lantegia pasa den astean, konpainiako zuzendaritzako kideekin.