Gaur 18:00etatik 20:30ak arte Axier Ruiz artista bizkaitarraren lanak ikusteko aukera egongo da. Berez, sortzaileak diziplina anitzak lantzen ditu, baina Jentilbaratzen (Olabarriandikoa auzoa) egongo den erakusketan aerografia baliatuta egindako erretratuak egongo dira ikusgai.
Berez, Ruizek ibilgailuetan eta hormetan, txirrinduletan edota kaskoetan egiten du lan, bezeroek eskatutakoa margotzen grafitia edota aerografia uztartuta.
Antolatzaileek azaldu dute artistarekin ibilaldia egingo dutela bere lanen nondik norakoak ezagutzeko eta gero enkante bidez erosi ahalko dira koadroak.
Gainera, mokadua egongo da bertaratzen direnentzat. Interesdunek 688 893 789 telefono zenbakiaren bitartez jakinarazi dezakete parte hartuko dutela.