Larunbatean 18:20ak aldera istripua jazo zen Itxinan, Alarrietako trokan, eta erreskate neketsua aktibatu behar izan zuten. Arabako Suhiltzaileek argitu zutenez, mendizalea erori eta hanka apurtu zuen.
https://t.co/zN3kYTzAqU pic.twitter.com/KhvP3fkYsv
— Bomberos y Bomberas Bizkaia (@BomberosBizkaia) May 9, 2026
Larrialdi zerbitzu anitz mobilizatu zituzten egoerari aurre egiteko. Anbulantziak, Ertzaintzako patruilak eta Erreskate Unitatea eta Arabako Foru Suhiltzaileak bertaratu ziren. Poliziaren helikopteroa ere agertu zen, baina ezin izan zuten baliatu zauritua ateratzeko.
Hortaz, larrialdi zerbitzuetako langileen artean garraiatu zuten anbulantziaraino eta horrek Gurutzetako ospitalera eraman zuen.