Zaldi eta ahuntz lehiaketak eta Iker Larrazabal, Arkaitz Eskuza eta Erik Jakaren partidak antolatu dituzte Orozkoko larunbateko azokan

Aitor Aspuru Saez 2026ko maiatzaren 26a

Iazko azokaren irudia. / Aiaraldea.eus

Egun osoko egitaraua prestatu dute Orozkon larunbaterako eta gastronomia, abereak eta pilotariak izango dira protagonistak.

Orozkok egun bizia izango du larunbatean, abereen azoka antolatuko baitute goizez eta puntako pilota partidak arratsaldez.

Inguruko beste azoketan bezala, dermatosi nodular kutsakorraren ondorioz, ez da behirik egongo, baina bai III. Bizkaiko
Azpigorri Lehiaketa eta II. Euskal Herriko Mendiko Zaldi Txapelketa.

Halaber, Hegoalden egingo den azokak produktu freskoak eta hurbilekoak eskainiko ditu, promozio bereziekin erosketak egiten dituztenentzat: bertan egindako 30 euroko erosketa bakoitzagatik, merkatuko produktuez osatutako oparia emango da, agortu arte. Horrez gain, erosketa guztiek tokiko produktuen loteen zozketan parte hartuko dute.

17:10ean maila izugarriko partidak hartuko ditu pilotalekuak, San Fermin 4 eta 1/2ko Txapelketaren barruan. Alde batetik, Larrazabal-Morgaetxebarria bikoteak norgehiagoka izango du Eskuza-Dariorekin. Horrez gain, Jakak Amianoren kontra jokatuko du. Sarrerak udaletxean bertan eros daitezke.

Egitarau osoa honako hau izango da:

  • 8:30 // Abereen sarrera azokara
  • 9:00 // Parte hartzaileen gosaria
  • 10:00 // Merkatua: Nekazaritzako elikagaien produktuak eta artisautza
  • 10:00 // II Euskal Heriko Mendiko Zaldi lehiaketaren hasiera
  • 11:00 // III Azpigorri lehiaketaren hasiera
  • 11:00 // Zaldi-okelaren dastaketa
  • 14:00 // Abere txapelketen sari-banaketa
  • 15:00 // Abere azokan parte hartu duten bazkaria
  • 17:10 // Esku pilota profesionala

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide