Abian da Orozko Klik argazki lehiaketa, herriko txoko eta une xarmangarrienen bila

Maider Ramirez Martin 2026ko maiatzaren 28a

Iazko lehiaketako argazki irabazleetako bat. / Maialen Ugarriza

Sei argazkiko serieak aurkeztu beharko dituzte parte-hartzaileek eta irudirik onenak datorren urteko udal-egutegian agertuko dira. Hiru proposamen garaileek 300 euroko sari bana ere eskuratuko dute.

Orozkoko Udalak eta Induma Informazio Bulegoak beste urte batez antolatu dute Orozko Klik lehiaketa. Parte-hartzaileek sei irudi aurkeztu beharko dituzte, eta hiru serie onenetatik 12 argazki hautatuko ditu epaimahai profesionalak, 2027ko egutegia osatzeko. Irailaren 15era arte dago proposamenak aurkezteko epea.

Antolatzaileek azaldu dutenez, honako alderdi hauek modu positiboan baloratuko dira: argazkien artean auzoetako zein herriko jai nagusietako argazkiak egotea, herriko espazio ezberdinak eta ezaguterrazak direnak irudikatzea eta argazkiak urteko une eta urtaro ezberdinetan ateratakoak izatea, besteak beste. Paisaiak, auzoak, animaliak zein jendea agertu ahalko dira irudietan, eta sormena ere baloratuko dute. 

Hamalau urtetik gorako edozein pertsonak aurkeztu ahalko du bere bilduma, posta elektronikoz, infoinduma.orozko@bizkaia.org helbidean, datu pertsonalak ere adierazita. Hemen kontsultatu daitezke lehiaketaren xehetasun eta oinarri guztiak.

Hiru proposamen garaileek 300 euroko sari bana eskuratuko dute, argazkiak egutegian agertzeaz gainera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide