Maiatzeko azokaz gozatu dute goizean orozkoarrek

Maider Ramirez Martin 2026ko maiatzaren 30a

Azpigorri ahuntzen eta Euskal Herriko mendiko zaldien txapelketek jendetza erakarri dute Orozkon. 

Azoka eguna ospatu dute gaur Orozkon. Azpigorri ahuntzen eta Euskal Herriko mendiko zaldien leihaketak jarraitzeko zein tokiko produktuak erosteko aukera baliatu dute orozkoar zein bisitari ugarik.

Arratsaldean, 17:10ean, pilota partida profesionalak hartuko ditu pilotalekuak, San Fermin 4 eta 1/2ko Txapelketaren barruan. Alde batetik, Larrazabal-Morgaetxebarria bikoteak norgehiagoka izango du Eskuza-Dariorekin. Horrez gain, Jakak Amianoren kontra jokatuko du. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide