Naia Landaluzek 2028ra arte luzatu du kontratua Athleticekin

Maider Ramirez Martin 2026ko ekainaren 3a

Naia Landaluze eta Jon Uriarte kontratu berria sinatu berritan. / Athletic Club

Ehun partida baino gehiago jokatu ditu dagoeneko orozkoarrak klubarekin, eta beste bi denboraldiz egongo da bertan.

Lau dira dagoeneko Naia Landaluzek Athleticekin jokatu dituen denboraldiak, eta beste bi urtez behintzat jantziko du elastiko zuri-gorria: 2028ra arteko kontratua sinatu du atzelariak maiatzean.

Zehazki 104 partida eta 2.000 minutu baino gehiago egin ditu orozkoarrak Athleticekin zelaian, F Ligako jardunalditan, Kopan eta Superkopan. 2022-2023 denboralditik aurrera hasi zen minutu gehiago izaten, eta erregulartasun handiko futbolari bihurtu da gaur gaurkoz. Denboraldi bakoitzean 30 partida inguru jokatu ditu.

Pozik azaldu da Landaluze Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentearekin eta Xabier Arrieta Emakumezkoen Futboleko zuzendariarekin batera kontratua sinatu ostean: "Niretzat ohore bat da. Athletic nire bizitza da, txikitatik koloreak sentitzen irakasten dizute eta ilusio berezia egiten dit nire kontratua berritzeak. Zaila da iristea, baina are gehiago irautea, eta egunerokotasunaz gozatuz, nigan jartzen dut arreta, eta baita taldeari egin ahal diodan ekarpenean ere. Balio horiek erakutsi dizkidate eta taldean transmititzen jarraitu nahi dut".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide