Menpekotasuna duten pertsonak zaintzen dituztenentzako atseden goiza egingo dute irailaren 26an

Aitor Aspuru Saez 2026ko uztailaren 31

Jentilbaratzek hartuko du ekintza.

Jentzilbaratze landetxean izango da hitzordua 45 euroren truke eta arnasketa kontzientea landuko dute, besteak beste.

Menpekotasuna duten pertsonen zaintza euren gain hartzen duten lagunentzako hitzordua prestatu du egoera horretan dagoen herritar batek irailaren 26rako. Goizeko jarduera izango da Jentilbaratze landetxean. Zehazki, 10:00etan hasi eta 13:30ean amaituko dute ekimena. 

45 euro balioko du ekintzak eta izen-ematea 688 89 37 89 telefono zenbakian egin daiteke.

Zaintzaileek burua zaintzea

Begoña Tome antolatzaileak azaldu du zergatik ekin dioten horrelako hitzordua deitzeari: "Mendeko pertsona bat zaintzen baduzu, badakizu zaintzea nekagarria ere izan daitekeela. Horregatik, deskonektatzeko, energia berreskuratzeko eta zure buruari kalitatezko denbora eskaintzeko topalekua prestatu dugu".

Berez, arnasketa kontzientearen onurei eta teknikei buruzko hitzaldia eskainiko du Gorka Gamizek eta gero saioa gidatuko du. 

Tomek azpimarratu du laguntza emozionalerako gunea sortu nahi dutela eta gero mokadua partekatuko dutela bertaratzen direnen artean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide