76 urteko herritar bat hilik topatu dute larrialdi zerbitzuek gaur Orozkoko Goirigitxi auzunean. 14:00ak baino lehen deia jaso dute sutea sortu delako kokapen horretan eta suhiltzaileek gorpua topatu dute sua amatatzen zuten bitartean.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du lanak 15:45ak arte luzatu direla ingurutan eta Ertzaintzaren prentsa kabineteak adierazi du ezin dutela ziurtatu heriotza sutearen ondorioa denik eta hori autopsiak argituko duela aurrerago.