2026/10/24 10:00 - 18:00

Topaketak

93. Sketchcrawla Orozkon

93. Sketchcrawla Orozkon
Orozko

Urriaren 24an, 93. Sketchcrawla egingo da Orozkon. Euskal Herria Sketchcrawl taldeak 2012an sortutako ekimena da, eta oraingoan Orozko izango da topaketaren lekua.

​Jarduera Supazterrean Kultura Elkarteak antolatu du, Orozko Udalaren laguntzarekin. 

EGITARAUA

10:00 // Marrazkilarien harrera, Orozkoko museoan.

Proposamena: Marrazki bat bertan uztea erakusketa txikia antolatzeko Orozkoko museoan. Horretarako papera eta errotulkia emango da.

10:30 // Zentrotik ibilbide gidatua.

12:30 // Taldeko argazkia herriko plazan eta Orozkoko produktuen dastaketa.

14:30 // Bazkaria. Ikusi beheko informazioa.

16:30 // Marrazketara buelta.

18:00 // Marrazkilarien bateratzea herriko plazan, azken argazkia eta agurra.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide