Hitzordu bitxia prestatu du Gertrude Kultura Elkarteak larunbaterako, bigarren eskuko ehunak baliatzeko eta etxea apaintzeko. Bokashi Estudioarekin egingo du eta patchwork-a, harizko ilustrazioa edota estanpazio teknikak erabiliko dituzte.
Helburua izango da etxean eskegi daitezkeen 22x20 zentimetroko apaingarriak sortzea birziklatutako materialekin eta dena eskuz egitea. Hala ere, ez da beharrezkoa inolako esperientzia izatea aurretik.
Berez, Kultura Etxean izango da hitzordua, 11:00etatik 14:00ak arte eta izena emateak 35 euro balio du.
Guztira hamabi plaza daude eta hiru baino ez dira geratzen jadanik. Inskripzioa esteka honetan egin beharra dago. Orozkoko Udalak babestu du jarduera.