Gorbeiako Altxorrakek eta Itxinan Barrenak Gorbeiako ondare naturala eta kulturla balioan jarriko dituzte, eta aldi berean haren kontserbazioan laguntzeko aukera eskainiko dute

Gorbeialdea

Ekitaldia larunbat honetan ospatuko da Orozkon, eta mendiko kirola, gastronomia, kultura eta natura uztartuko ditu Gorbeiako balio nagusiak ezagutarazteko.Itxinanbarrena mendi lasterketaren lehen edizioa izango da.

Era berean, Gorbeiako Altxorrak ekimenak lehen aldiz bat egingo du tokiko ekitaldi batekin, turismo ikuspegia eta lurraldearekiko lotura uztartuz.

Aipatu dutenez, azpimarratu nahi dute inguruarekiko errespetua, kolaborazioa antolaketan, mendi taldearekin eta abeltzainen elkartearekin, eta bisitariek zerbait ikastea eta ekarpena egitea, ekoturismoaren definizioa jarraiki, bertakoa ezagutu, baloratzeko, eta zentzu horretan, lehenengo sektorearen ekarpena, ez bakarrik paisaian eta haren kontserbazioan baita hurbileko elikagaien iturria bezala ere.

Ordainpeko jardueretan bildutako diru guztia balio ekologiko handiko habitatak lehengoratzeko proiektu batera bideratuko da, Gorbeian habia egiten duen sai zuriaren kontserbazioarekin lotuta.

Larunbat honetan Gorbeiako Altxorrak - Itxinanbarrena ekimena ospatuko da Orozkon. Natura, kirola, gastronomia eta kultura uztartzen dituen jardunaldi honen helburua da Gorbeiako Espazio Natural Babestuaren balio naturalak eta kulturalak herritarrei gerturatzea eta lurralde honen ezagutza sustatzea.

Ordainpeko jardueretan bildutako diru guztia balio ekologiko handiko habitatak lehengoratzeko proiektu batera bideratuko da, Gorbeian habia egiten duen sai zuriaren kontserbazioarekin lotuta.

Aurtengo edizioak bi berritasun garrantzitsu izango ditu. Alde batetik, Itxinan Barrena mendi lasterketaren lehen edizioa egingo da, Gorbeiako parajerik esanguratsuenetako batzuk zeharkatuko dituen ibilbidearekin. Bestetik, Gorbeiako Altxorrak ekimenak lehen aldiz bat egingo du tokiko ekitaldi batekin, turismoaren, garapen jasangarriaren eta tokiko ekimenen arteko lankidetza indartzeko asmoz.

Gorbeia ezagutu eta Gorbeiari ekarpena egin

Ekitaldiaren filosofiaren oinarrian ideia sinple baina indartsu bat dago: bisitariei Gorbeia ezagutzeko aukera eskaintzea, baina baita lurraldeari ekarpen positiboa egiteko aukera ere.

Ikuspegi hori bat dator ekoturismoaren eta turismo erregeneratiboaren printzipioekin. Eredu horien helburua ez da soilik naturaz eta ondareaz gozatzea, baizik eta bisitariek beren presentziaren bidez lurraldearen kontserbazioan eta hobekuntzan laguntzea.

Horregatik, jardunaldian antolatutako ordainpeko jarduera guztietatik lortutako diru-sarrerak sai zuriaren kontserbazioarekin lotutako balio ekologiko handiko habitatak lehengoratzeko proiektu batera bideratuko dira. Horren bidez, parte-hartzaileek eta bisitariek zuzenean lagunduko dute Gorbeiako biodibertsitatea babesten.

Abeltzaintzak eta artzaintzak moldatutako paisaia

Ekitaldiaren helburu nagusietako bat Gorbeiako paisaiaren eta bertako jarduera tradizionalen arteko lotura agerian uztea da.

Itxinanbarrena lasterketaren ibilbidea mendiko larreetatik, basoetatik eta balio ekologiko handiko eremuetatik igaroko da. Gaur egun ezagutzen dugun paisaia hori ez da naturaren emaitza soilik; mendeetan zehar artzainek eta abeltzainek egindako lanaren ondorio ere bada.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide