ARGAZKIAK ETA BIDEOA

Euriak euri, geratzeko etorri da Itxinan Barrena

Erredakzioa

400 kirolarik parte hartu dute proban, eta horietako 60 inguru izan dira Orozkokoak. 

Eguraldiak ez dizkio gauzak erraz jarri Itxinan Barrena lasterketaren lehen edizioari, baina ez du axola izan. 400 kirolari inguru bertaratu dira goizeko lehen orduan Zubaiur plazara, lasterketa luze zein motzean parte hartzeko prest. Adarraren soinupean abiatu dira Itxinarantz, eta ondoren tantaka joan dira helmugara heltzen, goizean zehar. 

Oraindik ez dago behin betiko sailkapena osatuta, baina orozkoarren parte hartzea nabarmena izaten ari da proban, herriko 60 bizilagun inguru animatu baitira parte hartzera, eta beste hainbat dira antolakuntza lanetan murgilduta daudenak.

Izan ere, gaurko eguna ez da eguerdiko ordubietako sari banaketarekin amaituko, herri bazkaria ere prestatu baitute, eta giroa gauera arte luzatzeko aukera egongo da, Ustekabe txarangarekin eta DJ Arriagarekin. 

Dena den, eguna amaitzeko tartea geratzen den arren, lasterketaren antolatzaileek balorazio positiboa egin dute dagoeneko, eta aurreratu dute trail egutegian iltzatuta geratuko den proba izango dela Orozkokoa, asmoa baitute datorren urtean errepikatzeko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide