Orozkok lehen Irrintzi Eguna ospatu du gaur, eta 66 irrintzilari elkartu dira herrian. Goizean hasi da egitaraua, eta herritar ugari batu dira ekimen berezi honen inguruan.
Eguerdiko bazkariaren ostean, arratsaldean jarraituko du ospakizunak, besteak beste, dantza eta hainbat jarduerarekin.
Eguna amaitzeko, euskal kulturako hainbat elementu uztartzen dituen ekoizpen berri bat aurkeztuko dute. Besteak beste, txalapartak ere izango du lekua aurkezpenean.
Gainera, gaurtik azaroaren 17ra arte, Orozko Museoan LaiaiaI Irintzi Taldearen erakusketa bisitatzeko aukera dago.
Horrela, lehen edizioak harrera ona izan du, eta giro ederra nagusitu da Orozkon.