Hemen gaude Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcastaren saio berri batean. Ostegunero bezala, eskualdeko aktualitatearen nondik norakoak jarraituko ditugu zenbait gonbidaturekin.
Gaurkoan Orozkoko aktualitate instituzionala izango dugu hizpide, Aingeru Olaguenaga Iza zinegotziarekin. Ondoren, Laudiora begira jarriko gara, Lamuza parkera zehazki. Duela astebete inauguratu zen bertan Parkea Kultura Topagunea. Prozesu horretan buru-belarri aritu dira Kulturlab elkarteko kideak, eta horri buruz mintzatuko gara elkarte horretako kidea den Izaskun Alonso Saratxagarekin.
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.
Iraila atzean utzi eta urrian sartu gara dagoeneko, ikasturte bete-betean, eta hemen gaude beste aste batez Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcastaren saio berri batean. Ostegunero bezala, eskualdeko aktualitatearen nondik norakoak jarraituko ditugu zenbait gonbidaturekin.
Gaurkoan Arrankudiaga-Zolloko aktualitate instituzionala izango dugu hizpide, Txutxi Ariznabarreta Zubero alkatearekin. Ondoren, Laudiora begira jarriko gara. Izan ere, Galtzagorrik 40. urteurrena ospatuko du asteburuan, eta horri buruz mintzatuko gara kuadrillako kide batzuekin.
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.
Amaitu da uda, eta, ikasturte berriarekin batera, hemen gaude berriz zuzenean Aiaraldea Komunikabidearen Azalera saioaren denboraldi berrian, eskualdeko aktualitatea jorratzeko prest.
Denboraldi berri honetan ere bi gonbidatu izango ditugu saio bakoitzean. Gaurkoan, Ainize Gastaka Martinez izango dugu gurekin, Laudioko alkatea, herriko aktualitateko gaien inguruan mintzatzen. Ondoren, Euskaltegietako Matrikulazioari begira jarriko gara, irailean amaitzen baita matrikulatzeko epea, eta aurten inoiz baino eskuragarriago egongo da hori, Eusko Jaurlaritzak abian jarritako Euskara Bonuari esker. Horri buruz mintzatuko gara Aintzane Pradera AEKko Arabako koordinatzailearekin
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.