BTN: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaleko sailkapen porra - Informazio orokorra

Abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arena aretoan jokatuko da 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Zortzi finalistek egun osoko lana izango dute. Zein izango da emaitza? Aiaraldea Komunikabideak finaleko sailkapenaren porra antolatu du. Edonork hartu dezake parte. Horretarako, 1etik 8ra jarri beharko da, bakoitzaren ustez, sailkapenaren hurrenkera. Ondorengoak izango dira abestuko duten bertsolariak: Aitor Mendiluze GonzalezAlaia Martin EtxebesteAmets Arzallus AntiaBeñat Gaztelumendi ArandiaJoanes Illarregi MarzolMaialen Lujanbio ZugastiNerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria.

Finalaurrekoak kontuan hartuta, honakoa da sailkapena gaur-gaurkoz:

  1. MAIALEN LUJANBIO ZUGASTI (2017ko txapeldun izateagatik zuzenean sailkatua)
  2. ALAIA MARTIN ETXEBESTE
  3. AITOR MENDILUZE GONZALEZ
  4. SUSTRAI COLINA ACORDARREMENTERIA
  5. BEÑAT GAZTELUMENDI ARANDIA
  6. AMETS ARZALLUS ANTIA
  7. NEREA IBARZABAL SALEGI
  8. JOANES ILLAREGI MARZOL

Saria Aiaraldea Komunikabidearen opari sorpresa izango da, eta porran parte hartzeko aukera abenduaren 18ko 11:00ak arte egongo da zabalik. 

BTN: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaleko sailkapen porra

BTN: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaleko sailkapen porra

Abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arena aretoan jokatuko da 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Zein izango da emaitza? Asmatu bakoitzaren postua 1etik 8ra!