Nork idatzi ote du 22. Korrikako mezua? Galdera hori asmatzeko porra sortu du Aiaraldea Komunikabideak. Apirilaren 9 arte egongo da parte hartzeko aukera, webgunean bertan. Izan ere, igandean -apirilaren 10ean- Donostian egingo den Korrikako amaiera jaian jakingo da erantzuna.
Saria: Aiaraldea Komunikabidearen termoa eta motxila zozkatuko dira asmatzaileen artean.
Apirilaren 10ean jakingo da Donostian 22. KORRIKAko mezua zein den. Aiaraldea Komunikabideak lekukoaren barneko mezuaren egilea asmatzeko jolasa jarri du abian.