Ehunka lagunek dantzatu zuten iragan larunbatean Amurrioko plazan, euritakoak eskutan, euskararen alde.
Euskararen Egun historikoa ospatu zen Amurrion larunbatean. Goizean goizetik Aiaraldeko dozenaka herritar hasi ziren gerturatzen herrira, hainbat bidetatik. Nerbioiko parke linealetik oinez bertaratzea erabaki zuten batzuk. Beste batzuk, berriz, txirrindulaz edo patinez abiatu ziren Laudiotik. 10:30etan herritar ugarik hartu zuten Amurriorako trena. Salbion jaitsi ziren, bidearen azken zatiaz oinez gozatzeko.
Azaroaren 25aren harira, Okondoko Eskolan egindako ekimenen irudiez osatutako bideoa argitaratu zuten sarean.
Juncal Altzugarai, Luis Vil, Josean Valle eta Amaya Monleonek osatutako musika taldea da Mushkum. Hau da taldearen lehen abestiaren bideoklipa.