Organikoa jasotzeko 7 edukiontzi jarri ditu udalak eta autokonpostajerako tresnak eman

Erredakzioa 2016ko aza. 18a, 09:11

Birziklapena sustatzeko neurri berriak hartu ditu Urduñako Udalak. Horretarako jatorri begetaleko gai organikoa jasotzeko 7 edukiontzi jarri ditu Gernika plazan Otxomaio alboan, San Frantzisko auzoko aparkalekuan, Foru plazan Aduana atzean, Gran Via kaleko 10-12 zenbakietan, Mikel Deuna auzoan, Landatas auzoan eta La Antiguan.

Birziklapena sustatzeko neurri berriak hartu ditu Urduñako Udalak. Horretarako jatorri begetaleko gai organikoa jasotzeko 7 edukiontzi jarri ditu Gernika plazan Otxomaio alboan, San Frantzisko auzoko aparkalekuan, Foru plazan Aduana atzean, Gran Via kaleko 10-12 zenbakietan, Mikel Deuna auzoan, Landatas auzoan eta La Antiguan.

Birziklatzeko konpromisoa hartuko dutenei emago dizkie udalak kuboa, poltsa konpostagarriak, edukiontzia irekitzeko giltza eta azalpen eranskinak. Hondakin organikoa ongarria bilakatuko dute Bizkaiko Foru Aldundiko konpostaje azpiegieturetan.

Autokonpostajea

Bestalde, etxeko lorategian edo ortuan konpostajea praktikatu nahi dutenek laguntza jasoko dute. Horretarako konpostagailu batez, aireztagailu batez eta gida didaktikoaz hornituko dute.

Horrez gain, trebakuntza eskainiko du udalak azaroaren 17an. Izena emateko edo informazioa jasotzeko 682797483 telefono zenbakira deitzeko parada izango dute interesdunek, baita www.ut21.org, www.urduna.com bisitatuta edota konposta@ut21 helbidera idatzita.

Guztira, tokiko erakundeak 7.000 euroko inbertsioa egingo du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide