“Oso esperientzia polita izan da Valladoliden zintarekin lehiatzea”

IRENE ESPARZA OLABUENAGA (Urduña, 2000) Aresketa Gimnasia Taldeko kirolaria da. Pasa den ostegunean Espainiako Banakako Txapelketan 18. sailkatu zen zintaren modalitatean. 

Txikitan aukeratu zenuen gimnasia erritmikoan aritzea. Nolatan?
Urduñako ikastetxean hasi nintzen gimnasia erritmikoa egiten lau urterekin. Sokarekin, pilotarekin, uztaiarekin, zintarekin, masekin... Guztiarekin ibili naiz. Librean ere ibili naiz, dantza bakarrik egiten den modalitatean. Hori bai, espezialitate bat aukeratu beharko banu pilotarekin geldituko nintzake.

IRENE ESPARZA OLABUENAGA (Urduña, 2000) Aresketa Gimnasia Taldeko kirolaria da. Pasa den ostegunean Espainiako Banakako Txapelketan 10. sailkatu zen zintaren modalitatean. 

Txikitan aukeratu zenuen gimnasia erritmikoan aritzea. Nolatan?
Urduñako ikastetxean hasi nintzen gimnasia erritmikoa egiten lau urterekin. Sokarekin, pilotarekin, uztaiarekin, zintarekin, masekin... Guztiarekin ibili naiz. Librean ere ibili naiz, dantza bakarrik egiten den modalitatean. Hori bai, espezialitate bat aukeratu beharko banu pilotarekin geldituko nintzake.

Aresketa Gimnasia Taldeko kide zara. Zenbat lagun elkartzen zarete?
Kluba 50 pertsona inguruk osatzen dugu. Nire taldean 15 gara. Denboraldiaren arabera taldeka edo banaka lehiatzen gara. Martxotik maiatza-ekainera indibualki aritzen gara, eta irailetik abendura taldeka. Federatua bazara beste liga batean jokatzen duzu. Ni federatua naiz, baina eskolarrak ere badira.

Espainiako txapelketan 10.postua lortu duzu. Pozik?
Bai. Valladolideko esperientzia oso polita izan zen, bi egun eman genituen han. Egia esan, espero nuen. Hautaketa probak Leioan izan ziren. Aresketa Taldetik nik bakarrik hartu nuen parte.Nire kasuan zintarekin lehiatu naiz jubilatuen mailan, kadeteak masekin ibiltzen dira, infantilak sokekin eta alebinak uztaiekin.

Zintarekin aritu zara. Zeintzuk dira probaren ezaugarriak?
Zinta ezin da geratu. Probak minutu eta hamabost segundu edo mintu eta erdi irauten du, eta etengabe egon behar da mugitzen.
Lurra guk nahi dugunean soilik uki lezake, apropos. Horrez gain, gorputzak ezin du zinta ikusi, penalizatu egiten delako. Denbora tarte horretan pista osoa erabili behar da.
Oreka eta kontzentrazioa oso garrantzitsuak dira. Zentratuta egotea inportantea da.

Nolakoak dira zuen entrenamenduak?
Astero 16 ordu entrenatzen dugu, lau egunez. Txapelketen arabera areagotu egiten dira entrenamenduak. Ez dugu dietea espezifikorik, baina zaindu egin behar gara.
Eguneroko entrenamenduak luzaketekin hasten ditugu, eta gero bakoitzak bere aparatuekin “arriskuak” kontrolatzen. 10 aldiz ondo egin arte ariketa bera errepikatzen dugu. Eta, ondoren, musikarekin ere entsaiatzen dugu, Joana entrenatzaileak zuzentzeko.

Zer nolako eragina du musikaren hautaketak kirol honetan?
Musikak baino espresioak du eragina, gorputzaren adierazpenak. Puntuatzerakoan mugimendua bera eta zailtasuna hartzen da kontuan, zintarekin eta gorputzarekin egiten duzunaren konpaktua. Epaileek ez gaituzte baldintzatzen, baina presioa nabaritzen da. Horregatik, indibidualki baino nik nahiago dut taldeka aritu.

Zenbat domina dituzu dagoeneko?
Urte asko dira. Iaz, esaterako, Arabako txapelketa irabazi genuen taldeka, baita Euskadikoa ere. Espainiako txapelketan, berriz, zazpigarren geratu ginen. Aurten, bosgarrena izan naiz Euskadiko txapelketan, eta Araban bigarren. Ondo dago.
Aresketa Gimnasia Taldean oso pozik nago, lagunarte eta giro oso ona dugu.

Aiaraldean maila altua al dago?
Eskualde txikia izanda, bai. Euskal Herri mailan ere geroz eta ohikoagoa den kirola da. Guk Amurrion entrenatzen dugu, baina Urduñako ikastetxean ere ibiltzen dira.

Gimnasta zaren aldetik, zein da zure helburua?
Ondo pasatzea eta pixkanaka eboluzionatzea eta hobetzen joatea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide